XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Ogasun eta Finantza Saila

ZERGA-BILTZAILETZA.

3. Aldea.

Bilbao-Herriak

JAKINARAZPENA

Nik, Víctor Martínez Ayala jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Bilbao-Herrietako Hirugarren Aldeko tributu-biltzailea naizenonek, hauxe Jakinarazten dut: nire agindupeko Zerga-biltzailetza honetan, zenbait deritzon kontzeptuaren zioz, eta printzipal, premiamendu errekargu eta atera daitezkeen kostu eta gastuetarako kalkulaturiko milioi bat laurogeitamaika mila eta berrogeitamazortzi (1.091.058) pezetako zenbatekoan, Foru Altxorraren zordun den 76.681.561 IFZko Ernesto Rodríguez López jaunaren, eta horren emaztea den María Anta Barrio anderearen aurka jarraitzen den premiamenduzko administrazio betearazpen espedientean, 1993.eko urtarrilaren 18an hurrengo finka bahitzeko aurrearretazko idaztoharra egin zedin, agindua eman nuela:

Hirilurrekoa.- Barakaldoko Martirien kaleko hogeitabigarren zenbakiaz adierazitako etxebizitzaren atariko ezkerreko lehen lonja.

Komunitatean ehuneko 4,17ko partaidetza duena.

Inskripzioa: 4garrena, Barakaldoko 348. liburuko 141. liburukiko 452. orrialdean, 23.198. finka legez.

Aipatutako bahiturako aurrearretazko idaztoharra egin zen Barakaldoko Jabetza Erregistroan, Bizkaiko Foru Aldundiaren alde.

Bizkaiko Herrialde Historikoko Zerga-bilketari buruzko Araudiko 118.3. artikuluan xedatutakoa betetzeko, zordunari haren berri emateko ahaleginak egin ziren, ezer lortu gabe, ordea.

Zerga-bilketa eta Kontabilitateari buruzko Jarraipide Orokorreko 55-2. erregelan xedatutakoa dela bide, Bizkaiko Egunkari Ofizialean sar dadin, honako honen bidez zordunari aipatu bahiturako idaztoharra jakinarazten diot, tasazioan eskuhar dezakeen peritu bat izenda dezakeela ohartaraziz, espediente hau, garaia denean, Zerga-biltzailetza Zerbitzuetara bidaltzeko xedeaz, enkantea baimentzeko, aipatu araudiko 131. art.arekin bat etorriz; zordunari espedienteko higiezinaren jabetza tituluak ekar ditzan gonbidapena egiten zaio, adierazi den erregistroan bahitu den finkaren jabarizko titulazioari buruz dauden edukinei buruzko ziurtagiria lortzeko sortu eta sor daitezkeen gastuak haren pentsutan ordainduko direlarik.

Aurreko diligentziaren aurka, Zerga-biltzailetza Zerbitzuei, honako hau Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egunetako epearen barruan, erreklamazioa jarri ahal izango zaie (Bizkaiko Herrialde Historikoko Zerga-bilketari buruzko Araudiko 186. art.).

Barakaldon, 1993.eko otsailaren 11n.

Zerga-biltzailea.